miércoles, 16 de octubre de 2013

DEMAN ( autobar ) eko langileen borrokaren inguruan idatzitako artikulu bat.JAIME ALTUNA k idatzita

Aitorri bada idazten dionik

Aitorrek ez du lanera joan behar baina aspaldi duen esnatzeko ohiturari jarraituz goiz esnatu da. Kafea berotzen jarri du eta sukaldeko mahaian eseri da. Gabriel Garcia Marquezen Koronelari ez dio inork idazten liburua irakurtzen ari da.
(…) Koronelak kafe ontziaren tapa jaso eta ikusi zuen ez zegoela koilarakada bat besterik. Lapikoa su gainetik atzeratu, uraren erdia lurrera isuri, eta labanarekin ontziaren barrua harrotu zuen lapikoaren parean, azken kafe hauts hondarrak latorriaren herdoilarekin nahasian hustu ziren arte. (…)
Eleberriak pentsioaren esperoan ari den agure baten bizipenak kontatzen ditu. Koronela bere emaztearekin bizi da eta arazo ekonomiko larriak dituzte inoiz heltzen ez den pentsioa ez jasotzeagatik. Lapiko hutsean harriak irakiten jartzen dituzte auzokoek kafe apur bat besterik ez dutela ez konturatzeko. Koronelak tripetako gaixotasun bat omen du: gosea.
Aitorrek liburua itxi eta irratia piztu du. Esatariak lanera joan behar dutenentzat astelehena egun gogorra dela aipatu du. «Lanik gabe gaudenentzat asteko egun guztiak dira gogorrak», pentsatu du Aitorrek. Kafea edan eta irratia itzali du.
Urteetan vending enpresa batean kafe makinak hornitzen lana egin eta gero, abuztuan beste lankideekin batera kaleratua izan da. Iaz, multinazional batek enpresa erosi zuen eta lan baldintzak ederki okertu nahi izan zizkien. Baina langileek ez zuten egoera onartu eta hilabete luzez, duintasunez, greba egin zuten. Talde izaera handiz, kemenaz eta ilusioz egoera gogorrari eustea lortu zuten. Enpresak etsi egin behar izan zuen beharginen lan baldintzak bermatuz. Aitor eta lankideen pozak ez du, ordea, luzaro iraun. Urtebete beranduago kaleratuak izan dira.
Udazken hasiera honetan Aitorrek ez du lanera joan behar baina ez da etxean geratzen. Ezta gainontzeko lankideak ere. Kalean ikusi ditut pankarta bat ipintzen Autobar, 28 familia kalera. Enpresa handi eta multinazionalen aurka gutxi egin daitekeela pentsatu dut. Baina, sikiera, beraien produktuak kontsumitzeari uztea Aitor eta lankideen duintasuna errekonozitzeko modua izan daiteke. Astelehenean, beraz, Aitorrekin gogoratu zaitez lantokian kafea hartzerakoan kafe makinan Autobar hitza ikusten baduzu.
(…)Buztinezko labexkaren ondoan eserita (…) koronelak onddo eta lili pozoitsuak ernetzen ari zitzaizkion zentzapena nabaritu zuen bere tripan. Urria zen. (…) Urria zen iristen ziren gauza bakarretako bat. (…)
Garcia Marquezen koronelari ez zitzaion gutunik iritsi, ez zion inork idatzi… Aitorri bai, hona lerro xume hauek Aitor bezala dauden guztiei eskainiak.

3 comentarios:

  1. Ederra benetan.Hauen borroka eta nola isladatzen duen Jaimek.Aupa DEMAN !!!!!

    ResponderEliminar
  2. Este fin de semana va gente de Madrid a desmantelar la nave de urnieta.
    Por si os puede interesar.

    ResponderEliminar
  3. Puede que si.Gracias por la información.

    ResponderEliminar

comenta con educacion.