viernes, 12 de julio de 2013

KALERATZE KOLEKTIBOARI EZ.

Horixe da atzo egin zen Urnietako langileen asanbladaren erantzun ozen eta nabarmena.Autobarreko zuzendaritza Madriden beste delegatuaekin negoziatzen ari den bitartean , guk aurkitu ditzazkegun eszenatoki ezberdinei aurre egiteko lanean ari gara.Iraganeko errezetekin hona ba datoz beraien ruta horria jarraituz, ba dakite zein erantzun eta ondorio izango dira , horretaz zalantzarik ez eduki.Iada 2 urte daramazkigu liskarrekin + gora beherekin ta elkar ondo ezagutzeaz gain ba dakigu zeintzuk diran elkar ulertzeko jorratu beharreko bideak eta zeintzuk ez.Gu irekita gaude akordiok  eta erabaki zailak hartzera zuzendaritzak esku zabal jokatzen badu . Guzti honek pentsa arazten digu transizio prozesu baten aurrean aurkitzen garela eta argi dugu hurrengo egunetan/asteetan aldaketak datozela.Ez dakigu non edo nola bukatuko duen prozesu hau baina guk betiko ezaugarriei eutsiko diegu : batasuna , sindikatuaren kolaborazio osoa eta negoziaziorako esparru bera :delegatuak eta zuzendaritza.
 
Zuzendari orokorrari bilera baterako gonbidapena egin genion lehengo astean guzti honi amaiera ez-traumatiko bat emate arren , edo behintzat elkar adostutako konponbide bat emate arren baina erantzuna ezezkoa izan zen .Iragana arrastaka daramagu eta aurrera begiratzeko eta behingoz lan eginkizunetan jarduteko ezinbestekoa da akordioa , eta ez inposaketa.

1 comentario:

  1. Hola amigo,

    Me gusta ver máquinas vending por todas partes. De hecho he viajado por medio mundo y no podría sobrevivir sin ellas. Quería comentar que desde hace 3 meses juego en un bar la lotería desde una máquina de vending. Casualmente he ganado 80 € y me han ingresado el dinero en mi cuenta.

    Bueno es otra de las novedades que tenemos hoy en día. Lo he escrito en mi blog para tratar de compartirlo con todos vosotros.

    Un saludo y suerte!

    ResponderEliminar

comenta con educacion.